Etxetik kanpo gaur, bi taldeak

Kronika - Erredakzioa 2016ko azaroaren 12a

Denboraldiko partidu guztiak irabazita iritsiko da Mun­darroko nesken taldea Urre­txu­ra. AYMA Goierri taldearen kontra neurtuko ditu indarrak gaur, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, Aldiri kiroldegian. Aurkaria sailkapeneko azkeneko postuan dagoela aprobetxatu eta lidergoari eustea izango da Mundarroko nesken helburua. Horretarako, irabazteak lagunduko die.

Mutilak, Hernanin
Irabaztea beharrezkoa daukate, ordea, mutilek, sailkapenaren er­dialdean egonkortu nahi ba­du. Hernanin izango dute gaur aukera hori, bertan jo­ka­tuko baitute, arra­tsaldeko 16:45­­­e­­­tan hasita. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!