Zita garrantzitsua dute Astigarragako pelotariek asteburu honetan. Izan ere, Gipuzkoako Txapelketako finalean dira Nagusien mailako bigarren mailan jokatzen duten Loidi eta Sanchez pelotari astigartarrak. Tolosako Beotibarren jokatuko dute finala, Usurbilgo Pagazpe taldeko Exposito eta Arangurenen kontra, goizeko 10:30etan hasita.
Astigarragako frontoian, bi partidu
Baina biharkoa ez da astigartarrek jokatuko duten partidu bakarra. Astigarraga ere izango da gaurko partiduen lekuko. Arratsaldeko 17:30etan hasita, gomazko paletako mutil nagusiek Real Sociedad izango dute aurkari, eta eskuz binakako infantilek hernaniarrak hartuko dituzte.