Azkeneko partiduen emaitza kaxkarrak tartean, sailkapenean hondoratuz dijoa Erregional mailako preferenteen taldea. Hortaz, behar beharrezkoa du garaipena, sailkapenean gora egin eta lasaiago egoteko. Hori lortzeko, beste aukera bat izango du gaur Berion. Santo Tomas Lizeoaren aurka jokatuko du bertan, arratsaldeko 19:30etan hasita.
Ligako sailkapenean bosgarren postuan dago talde donostiarra, baina momentu honetan, oso forman dagoen etsaia da. Mundarroko mutilak, aldiz, 12garren postuan daude, oraingoz, jaitsieratik salbu.