Gozatu ederra etxeko txikienek, Pello eta Otsoarekin

Kronika - Erredakzioa 2016ko aza. 12a, 01:00

Astigarragako etxeetako txikienek bete zuen aurreko larunbatean musika eskolako aretoa. Pello eta Otsoa ipuinaren bitartez, haurrek musika sinfonikoa era dibertigarrian ezagutaraztea zuen helburu musika eskolak, baita lortu ere. Txirula, oboea, tronpa, klarinetea eta fagotaren bitartez, eta narratzailearen istorioa oinarri hartuta, haurrek 1936an Serguéi Prokofievek musikatutako ipuinaren bertsioaz gozatu ahal izan zuten. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!