Denboraldi berriari begira, alebin eta infantil mailako txirrindulariek Anoetako Belodromoko pistetan egiten dituzten entrenamendu saioak hastear daude Donostiako Donosti Berri kluban. Eta hori prestatzen hasteko, hainbat ginkana egingo dituzte Astigarragako txirrindulariek Herri Eskolako patioan edo poligonoaren ondoko pistan, eguraldiaren arabera.
Zita, larunbat goizetan
Azaroko eta abenduko larunbat goizetan jarri dute zita. 10:00etan hasita, bizikletarekin daukaten abilezia hobetzeko ginkanak egingo dituzte. Ekintza irekia izango da, eta txirrindularitzan hasi nahi duten 10 eta 14 urte bitarteko astigartarrak animatu dituzte, bertaratzera.
Aurreko astean, aurrenekoa
Larunbatean egin zuten aurreneko saioa, eta 12 txirrindulari gaztek hartu zuten parte. Beraien abilezia hobetzeaz gain, zitak balio izan zuen martxotik aurrera karreretan parte hartuko duten kideak elkar ezagutzeko.