Gomendio gida osatu du Udalak, lokaletako gazteen eta bizilagunen arteko elkarbizitza sustatzeko

Kronika - Erredakzioa 2016ko aza. 12a, 01:00

Gazte Lokalen inguruan da­goen kezkari erantzuna eman dio Udalak, aurkeztu berri duen ekimenarekin: gomen­dio gida bat osatu du, lo­ka­letako gaz­teen eta bizi­lagunen arteko el­karbizitza sustatzeko asmoz. Oste­gu­nean egin zuten aurkez­pena Bi­terin, Garazi Etxarrik, Bea­triz Menak eta Marijo Gar­ciak. Azaldu zuten, ekimen honen helburu nagusia dela gazteen lokalen fenomenoak herrian sortu ditzakeen ara­zo­ak gutxitzea: «horre­ta­rako, erres­petatu behar da gazteek ai­sial­diaz gozatzeko duten eskubidea eta bizi­lagunek atsedenerako duten eskubidea».

Hiru protagonista
Udalak badaki gazte lokalak Hernaniko gazte askoren ai­sialdi gune direla, lagune­kin elkartzeko lekua. Eta era berean badaki, errealitate honetan beste bi protagonista ere badaudela: lokalen ja­beak, eta ondoan bizi diren bizilagunak. Guztien arteko elkarbizitza egokia berma­tzeko helburuarekin, Udalak zenbait gomendio jaso ditu, formatu ezberdinetan, bakoi­tzari egokituta.
Helduentzako esaterako, es­kuliburu bat osatu du Go­mendio Gidarekin. Bertan, hel­buruez gain, azaltzen dira lo­kalen egoera, bizikidetza ber­matzeko ereduak, gatazkaren aurrean zer egin... Eskuliburu hauek eskuratu daitezke Herri­tarren Harrera Zerbitzuan eta Udalaren webgunean.
Gazteentzako berriz, kartel bat diseinatu dute. Kartelean, gazteei egokitutako letratipo eta irudiekin, gomendioak ematen dira hondakin, se­gurtasun, zarata eta bizi­kidetzaren ingu­ruan. Lokal guztietan banatzea da helburua.

Udalak bitartekaritza zerbitzua, gazteek izena emanez gero
Bestalde, ekimenaren beste nobe­da­deetako bat da, Udalak bi­tartekaritza zerbitzua es­kai­­niko duela. Gazteria arloak kudeatuko du, eta arazoaren arabera, arlo hauek hartuko dute parte: segurtasuna, hon­dakinen kudeaketa eta bizi­kidetza: «egunerokoan azal­tzen joango diren gatazken aurrean, Udalak adostasu­n­e­ra iristeko bidea erraztu na­hi du, elkar ulertzea eta erres­petua oinarri izanda». Uda­lak zerbitzu hau eskain­tzeko, lokaletako erabil­tzai­leek ize­na eman behar dute Bitar­te­karitza Zerbitzuan. Gogoratu dute gazteek libreki erabaki dezaketela izena eman edo ez, «baina bide hau aukera­tzen dutenek Udalaren in­for­mazioa eta orientazioa jasoko dute, eta mota ez­ber­dinetako gatazkak kudeatze­ko bi­tar­tekari baten laguntza izango dute». Izena ematen ez du­tenei, arazoren bat dagoe­nean, zuzenean aplikatuko zaie Udaleko arautegia.

#gaztetuhernani prozesuaren emaitza
Aurkezpenean gogoratu zuten prozesu hau 2013an hasi zela, #gaztetuhernani prozesu par­te­­hartzailearen baitan: «Azti­ke­­rrek lokaletako jabe, erabil­tzaile eta bizilagunekin egin­da­ko lanarekin abiatu zen,  eta Uda­lak proposamen bat landu du. Pro­posamen hori irailean aurkeztu zitzaien Gazte Kon­tseiluko kideei, 60 lagunetik gora zeuden egun hartan, eta hauek ontzat eman zuten. Bi Batzorde Informatzailetan ere aurkeztu zaie Udaleko gai­nerako alderdiei».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!