Astigarragako Udala Eusko Jaurlaritzak Memoriaren Egunerako egindako deira atxikitu zen iaz, eta gauza bera egin du aurten. Hori adierazteko, kontzentrazioa deitu zuen herenegun eguerdirako, eta bertan izan ziren Udal talde guztietako ordezkariak, baita hainbat herritar ere. Kontzentrazioaz gain, lore eskaintza ere egin zuten. Biktima guztiak omentzeko zita izan zela esan zuen Udalak, eta gogorarazi zuen, Eusko Jaurlaritzak egindako txostenean, Astigarragako lau biktima jasotzen direla: Joseba Barandiaran Urkola, Tomas Alba Irazusta, Bixente Perurena Telletxea, eta Agustin Irazustabarrena Urruzola.