datorren astean, azaroaren 16tik 18ra Euskadi-Basque Country International Cheese Festival, munduko gazta lehiaketarik garrantzitsuena, izango da Donostian. Ordurako, Bereziartua izendatu dute sagardotegi ofizial; eta horren bueltan, kata berezi bat egingo dute ostiralean, azaroaren 18an.
Aitor Bereziartuak eskutik, Bereziartua sagardoaren kata, sagar eta sagardo desberdinekin nahasten diren gaztak izenburua duen esperientzia bizi izango dute bertaratzen direnek. Eguerdiko 13:00etatik 14:00etara, ordubeteko saioa eskainiko dute, sagardotegian bertan.
Kata berezi honetan, parte hartu ahal izateko, sarrera eskuratu beharko da: www.internationalcheesefestival.eus.