‘Marikixkur eta hiru hartzak’ antzerkia, bihar

Kronika - Erredakzioa 2016ko aza. 12a, 01:00

Haurrentzat arratsalde berezia izan dadin, saio berezia antolatu du Kultura sailak biharko, 17:00etan. Marikixkur eta hiru hartzak antzezlana eskainiko du GluGlu konpainiak haurrentzat. XIX. mendeko ipuinaren moldaketa egingo dute oholtzaren gainean, eta haurrek gehiago gozatu dezaten, musika eta dantza, komedia eta antzerkia, eta jolasa uztartuko dituzte. Kultur etxean izango da saioa. Sarrerak 2,5 euroan jarriko dituzte salgai, kultur etxean bertan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!