Anoetan jokatuko du gaur, Umore Onak. Gipuzkoako 3garren mailako zazpigarren partidua izanen dute, eta momentuz, garaipen bakarra daukate goizuetarrek; 0-6 galdu zuten aurreko asteburuan, Zarautzen kontra. Beraz, bigarren garaipenaren bila joanen dira Abraham Olano kiroldegira, gaur arratsaldeko 16:00etan.