Zarata azterketa, herriko 16 tabernetan

Kronika - Erredakzioa 2016ko aza. 12a, 01:00

Aire-zarataren isolamenduaren inguruko azterketak egin ditu Udalak Astigarra­gako 16 ostalaritza estable­zi­mendutan. Hain zuzen, pren­tsa-ohar bitartez azaldu dutenez, «lokal bakoitzaren eta haren gaineko etxebizitzaren arteko isolamendu maila neurtu du». Eta horrela,  «ordenantzaren bete­tze-maila ezagutzea lortu du».
Izan ere, azterketa ha­uen helburua izan da «Asti­ga­rra­gako bizilagunak zaratak eragindako kutsaduratik ba­bestea».

Musika mugagailu erregistratzaileak, gerora
Udalak onartu du ez dela gai erraza: «ostalaritza lokalek sor­­­­tzen duten zarata beti izan­go da gai korapilatsua eta funtsezkoa da konponbi­de­ak jartzea elkarbizitza ho­betze aldera. Gainera, gure he­rrian dimentsio haun­dia­goa hartzen du txotx ga­ra­iean». 
Horregatik, batez ere ga­rai horri begira, aldaketak egin­go dituela iragarri du: «horietako bat ostalaritza es­­­ta­blezimenduetan musika mugagailu erregistratzaile be­­­­rriak jartzea izango da». Egin­dako azterketen arabera, «ekipo bakoitza zein ma­ila­­­­tara mugatu beharko den jakin ahal izan du Udalak».
Gainera, azaldu du emai­tzak «orotarikoak» izan direla, eta horren arabera eman beharko dituztela hurrengo pausoak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!