Ostegunean jokatu zuen Aritz Zubiri goizuetarrak, erremonteko Binakako Txapelketaren aurreneko partidua. Estreinakoa, ordea, ez zen nahi bezain ona izan: 31-40 galdu zuen Urrizarekin, Segurola eta Barrenetxea IVren kontra. 29-22 ziren aurretik Zubiri eta Urriza, baina hortik aurrera, ezinean aritu ziren, kontrarioek dominatuta, eta 2-18ko partziala jasota, puntu bat ere ezin izan zuten lortu (32 tanto eginda lortzen da).