Hasiera ederra eman zioten Azaro Kulturalari, aurreko asteburuan. Eta aurreneko asteburu potolo horri, segida emanen diote, gaur eta bihar.
Mendi buelta eginen dute gaur goizean, mairu-baratzeetara, aranoarrekin topaketa egiteko bertan. Eta goizean baita ere, 11:00etan Dantzatako lokalean, plaza dantzak izanen dituzte.
Arratsaldean, berriz, ikastolako jangelan jarri dute zita: Goizuetako hizkeraz ariko da Oihana Lujanbio, 18:00etan.
Margolan erakusketa eta dokumentala, bihar
Bihar, berriz, udaletxeko ganbaran izanen da mugimendua: Iñigo Elizegiren margolanen erakusketa goizean, eta Amalurraren ahotsak dokumentala arratsaldean.
AZARO KULTURALA GOIZUETAN
GAUR, larunbata
Goizean, aranoarrekin topaketa mairu-baratzeetan.
11:00, plaza dantzak, Dantzatako lokaletan.
18:00, Goizuetako hizkera aztergai, Oihana Lujanbiorekin, jangelan.
BIHAR, igandea
11:30-13:30, Iñigo Elizegiren margolan erakusketa, udaletxeko ganbaran.
18:00, Amalurraren ahotsak dokumentala, udaletxeko ganbaran.
AZAROAK 18, ostirala
19:00, Pintxo kalejira dantzariekin, herrian barrena.
Jubilatuak eta gaztetxoak, protagonista estreinakoan
Aurreko asteburua izan zuen estreinako, Goizuetako Azaro Kulturalak. Eta horretan, jubilatuek eta gaztetxoek izan zuten protagonismoa. Jubilatuen Eguna izan zen igandea, pilota partiduekin goizean, eta bazkariarekin gero. Dantza saiorik ere ez zen faltatu, bazkalondoren! Kantu emanaldia ere izan zen, Ainhoa Zabaletarekin. Gaztetxoek, berriz, jolasean igaro zuten larunbata.