Argazki erraldoia, erronka haundia irudikatuz

Kronika - Erredakzioa 2016ko aza. 12a, 01:00

Dagoeneko 200 lagunek eman dute izena, Euskeraren Egunaren bueltan herriko hainbat taldek antolatutako 100 ta 100... 200 ordu euskaraz erronkan. Azaroaren 26tik abenduaren 3ra bitarte izango da, eta astebetez euskera hutsean aritzeko esperientzia pertsonala suposatuko du. Erronka haundia, argazki erraldoi batekin irudikatu nahi dutena. Gaur egingo dute argazkia, egitasmo berri honetan parte hartuko duten herritarrek. Eguerdiko 13:30etan jarri dute zita kultur etxe parean.
Horrez gain, gogoratu dute azaroaren 26ra arte izena emateko aukera irekita egongo dela, egitasmoan parte hartzeko.

Aurretik, tailerra
Hiztunak eta hizkideak bezala eman dute izena herritarrek: aurrenekoak euskeraz biziko dira astebetez, eta bigarrenek, beraiekin euskeraz aritzeko animatuko dituzte besteak. Aurreneko partehartzaileak nola jokatu behar duten ikasteko, tailerra egingo dute gaur, argazkia egin aurretik; goizeko 09:30etatik 13:30etara. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!