Proiekzio-solasaldia eta azoka solidarioa, jardunaldien bukaeran

Kronika - Erredakzioa 2016ko aza. 12a, 01:00

Errefuxiatuei elkar­tasu­na adie­razteko jardunaldiak an­tolatu ditu herritar talde ba­tek aste honetan, Argi izpi bat itsas ilunean. Ongietorri, erre­­­­fuxiatu! izenburupean. Os­te­­gu­ne­an eman zieten hasiera ekitaldiei, pintxopote bereziarekin. Eta ostiralean ere izan ziren hainbat ekin­tza: Yo estoy con la novia pelikula ikusi zuten Martuteneko Arantzazuko Ama­ko ikasleek, eta ondoren, hitzaldia eskaini zuten Salva­mento Marí­ti­mo Humanita­rioko bolondresek, baita gaiari lotutako an­tzerki bat ere.     
Baina ez dira aste honetako ekintza bakarrak izango, izan ere, gaur eta bihar ere, izango da tartea errefuxiatuen egoeraz hausnartzeko. 

Proiekzio irekia, gaur
Arantzazuko Amako ikasleekin egin zuten bezala, nahi duten herritarrek Yo estoy con la novia pelikula ikusteko aukera izango dute gaur, iluntzeko 20:00etan hasita. Behin pelikula bukatuta, protagonistekin solasaldia ere izango da. Kultur etxean egin­go dituzte bi ekintzak, eta elkartasunezko 2 euro ordaindu beharko dira sartu ahal izateko. 

Azoka solidarioa, bukatzeko
Bestalde, bihar izango da az­keneko eguna, eta hori ospa­tzeko, kalera aterako dira. Hain zuzen, azoka solidarioa egingo dute Joseba Baran­dia­ran plazan, eta han salduko dituzte, besteak beste, Za­po­reak eta SMH taldeko ma­te­riala, gozoak, pintxoak, pitxi­ak... Umeentzako jolasak eta musika ere, ez dira faltako.

Erakusketa ere, bihar arte
Ekintzez gain, erakusketa ere izan da aste honetan zehar. Javi Julio argazkilariak Gre­zian bizitutako es­perientzia islatu du argazkitan, eta ho­riek herriko hiru txokotan jarri dituzte: Ikatza eta Zipo­tza tabernetan, eta Ogi Be­rrin. Gaur izango dute asti­gar­tarrek, argazkiak ikusteko azkeneko aukera. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!