Landarera buelta, eta derbiak bueltan. Orain bi aste Ordiziari irabazi ondoren, Getxoren kontra jokatuko du Hernanik bihar, etxeko berotasunean. Eguerdiko 12:00etan hasiko da.
Irabazi beharreko partidu horietakoa da biharkoa. Derbi bat jokatzeak suposatzen duen motibazioaz aparte, kontrario zuzena da Getxo, mailari eusteko borroka horretan. Momentu honetan, bi puntu gorago dago talde bizkaitarra, partidu bat gehiago jokatuta. Irabazita, beraz, aurrea hartuko diote trikoloreek, sailkapenean.
Irabazteko, defentsan sendo
Horretarako, defentsan erakutsi duten sendotasuna mantendu beharko dute trikoloreek, eta intentsitate haundia jarri partiduari, hasieratik. Hortik aurrera, hutsuneak eta aukerak aprobetxatzea da kontua. Hala egin zuten Ordiziaren kontra, eta hala egin beharko dute bihar ere.
Bi jokalari berrirekin etorriko da Getxo: Teti Tela joko zabaltzaile fijitarra; eta Lawrance Hunting australiarra, aurreneko lerrokoa. Telak aurreko asteburuan egin zuen debuta, eta Huntingek bihar izan dezake estreinakoa.
Txekor erre pintxoak, salgai
Partiduan zehar, gainera, txekorra erreko dute burduntzian, Landaren bertan; eta pintxoak jateko aukera izango dute, partidura joaten direnek.