Taloak eta gaztainak, San Martinek ekarriak

Kronika - Erredakzioa 2016ko aza. 12a, 01:00

Goxo eta bero helduko diote aranoarrek, neguaren etorrerari. Atzo izan zen San Martin eguna, eta gaur ospatuko dute Aranon, goizetik iluntzera.
Goizean goiz hasita hartuko baitute berotua! Baina bai­ta gozatua ere. 09:30etan abiatuta, men­di bueltarako jarri dute zita, goizuetarrekin topaketa egiteko mai­ru-bara­tzee­tan. Juan Mari Ansa izanen da gonbidatu berezia.

Sagar-jotze eta txalaparta tailerrak, arratsaldean
Bi tailerrekin ekinen diote arra­tsaldeari, 18:00etan hasita. Ba­tetik, sagarra jotzen ikasteko aukera izanen dute. Eta bestetik, txalaparta jotzen trebatuko dira.
Gero, 19:30etan, Gure Esku Dago dinamikaren aurkezpena eginen dute.
Eta eguna bukatzeko, tripa betetzeko eta berotzeko ere izanen dute parada: taloak egin eta gaztainak erreko dituzte, eta bietaz gozatzeko aukera izanen dute bertara­tzen diren guztiek, iluntzeko 20:00etatik aurrera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!