Oraingoan bai, Barrenetxeak

Kronika - Erredakzioa 2016ko aza. 12a, 01:00

Aurrenekoan gertu geratu ziren, eta bigarrenean bai, lortu zuten garaipena, Endika Barrenetxeak eta Segurolak, Binakako Txapel­ke­ta Nagusian. 31-40 nagusitu ziren, Urriza eta Zubiriren kontra, 2-18ko partziala egin ondoren.
Izan ere, 29-22 ari ziren galtzen, baina orduan, zabaletik hasi zen sakatzen Barrenetxea, eta hortik aurrera, tanto guztiak dominatu zituzten. Hernaniarra izan zen protagonista nagusia, 20 tanto eginda, eta bi huts besterik ez.
Garaipen honekin, ligaxkako lider daude, sei punturekin. Gaur, berriz, Utergak eta Endikak jokatuko dute, Ezkurra II eta Ionen kontra; 16:00etan, Galarretan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!