«Epai oso gogorra», Ugaitz Errazkin preso hernaniarrari

Kronika - Erredakzioa 2016ko aza. 12a, 01:00

Batzar informatiboa eta kontzentrazioa antolatu zituen ostegunean Hernaniko Sortuk, Ugaitz Errazkin preso hernaniarra Frantzian epaitzekoak zirela-eta; baita Jotas nafarra ere. Tribunala errekonozitzen ez zutela-eta, ez ziren epaiketan izan, eta abokatuaren esanetan, «epai oso gogorra» jaso dute: «baliteke mendekua har­tu nahi izana». 7-8 urteko gartzela zigorra eta Frantzia berriro ez zapaltzeko agindua jaso dituzte. Sortuk azaldu zuen «ETAren armagabetzeko prozesua hasi arren, Gobernua prozesua eragozten» ari dela. Hori ho­rre­la, herritarrei dei egin zieten mobilizazioetan parte hartzeko: «presoek, iheslariek... hor jarraitze dute». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!