Roberto Pachecok zuzenduko du Hernaniko Musika Banda, eta Jose Ignazio Ansorenak, Donostiako Txistulari Banda, elkarrekin gaur 20:00etan Hernaniko San Joan Bataiatzailea parroki elizan emango duten kontzertuan.
Hernaniarra, bakarlari
Hamar pieza joko dituzte, eta bukaeran, Hernaniko hainbat txistulari ere igoko dira oholtzara. Aurretik, baina, Jon Ansorena txistulari hernaniarra ariko da bakarlari lanetan, Araguesen Txistu eta Orkestrarako Kontzertuan.