Herri galdeketa udaberrian egiteko asmoa dauka BagaGiltzak, baina hori egin ahal izateko, sinadurak bildu behar ditu aurrena.
Bihar hasiko du sinadura biltzeko kanpaina, 16:30etatik aurrera Atsegindegin egingo den festan.
Galdeketa egunaren berri, festan zehar
Hernanin 1.700 sinadura behar dira, gutxienez, udaberrian galdeketa egiteko, eta bihar bertan, 500 biltzeko erronka jarri du BagaGiltzak. Era berean, galdeketa egun zehatza ere bihar jakinaraziko du.
Kanpaina hasiera hau girotzeko, festa egingo da Atsegindegin, 16:30etan hasita: dantza, musika, jolasak, abentura gunea... Denetik izango da. Eta kanpainari bultzada emateko, argazkiak sare sozialetan partekatzeko dei egin dute #sinatukodut traolarekin.