Izenematea, datorren asteartera arte

Kronika - Erredakzioa 2016ko aza. 12a, 01:00

Ingurumen sailak antolatuta, Oporrak bizikletan antolatzen tailerra izango da azaroaren 30ean. Bizikletarekin egun batzuetako oporrak egin ahal izateko baliagarriak diren ideia eta proposamenak emango dira bertan: planifikazioa, beharrezko materiala... Saioa doan izango da, baina aurrez izena ematea ezinbestekoa izango da. Horretarako, 943 33 52 41 telefonora deitu beharko da datorren asteartea, azaroaren 15a, baino lehen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!