Ia saldu dira antzerki ziklorako sarrera guztiak. Koadernoa Zuri eta Oskara emanaldietarako ez da batere geratzen. Bai ordea, hilaren 17an Mami Lebrun ikusteko; Ainara Ortega hernaniarrak hartzen du parte bertan. Bestalde, hilaren 19an Max Txikia izango da umeentzat. Sarrerak Biterin erosi daitezke.