Dagoeneko badago Gabonetako loteria erosteko aukera, herriko hainbat elkarte edo talderen alde. Odol emaileena, Portalondon dago salgai; Goiz Eguzkin, astelehen astezken eta ostiraletan erosi daiteke; Xalaparta elkartean, astelehen eta ostegunetan, 19:00etatik 20:00etara; PSE-EEren aldekoa, Casa del Pueblon; eta EAJren aldekoa, abenduaren 14ra arte Batzokian, asteazken eta ostegunetan, 18:00etatik 19:00etara. Dobera Euskara Elkarteak ere salgai dauka loteria, bazkideek egindako bozketan hala erabakita.