Hainbat ekitaldi antolatu dira azken egunetan Lasarten, eskatzeko, aske utzi ditzatela Ibon Fernandez Iradi, eta bera bezala larri gaixo dauden presoak.
Gaur, Okendo plazan, kultur ekitaldia egingo da, musika, kantua, dantza, bertsoa eta antzerkia uztartuta.
Bihar zortzi, Baionan
Bestalde, hilaren 19an Baionan deitu du manifestazioa Bagoaz elkarteak, 17:00etan, Larri Eri diren Presoak Askatu lelopean. Sarek ere dei egin du, bertaratzeko.