Santa Zeziliaren hila, musikaz jantzia

Kronika - Erredakzioa 2016ko aza. 11a, 01:00

Oraindik egun batzuk falta dira Santa Zezilia, musikarien patroiaren eguna iristeko, baina musika inguru guztietara ari da zabaltzen.

‘Bitartean’ eta Doinu Zale, kanpoan
Herritik kanpora ariko dira he­rriko musikari batzuk. Bi­tar­tean folk musika taldeak Pasai Donibaneko Victor Hugo kultur etxean joko du gaur, 20:00etan, eta hilaren 19an Adunako elizan, 22:00etan.
Doinu Zale musika eskolako akor­deoi orkestra eta Ozen­ki abes­batza, berriz, Zarauzko Mo­delo aretoan izango dira gaur, 22:00etan, eta  hilaren 19an, Andoaingo Santa Kruz er­mi­tan, 20:00etan, bertako Txis­tulari Banda eta txarangarekin.

Txistulariek eta Musika Bandak, Aragues, bihar
Hernaniko Musika Bandak, berriz, bihar, 20:00etan San Joan Bataiatzailea elizan joko du Donostiako Txis­tu­lari Ban­da­rekin batera. Be­s­te­ak beste, Araguesen Txistu eta Or­kes­tra­rako Kontzertua jo­­ko dute, Jon Ansorena txis­tu­lari herna­nia­rra bakarlari la­netan jarrita.
Goizean, ohi bezala, Kalez Kale Kantari izango da (12:00), eta 18:30etan erromeria. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!