Hiru emakume arabiar Frantzian, gaurko filmean

Kronika - Erredakzioa 2016ko aza. 11a, 01:00

Emakumea eta inmigrazioa landu nahi izan ditu Amhe­rrek, aurtengo Inmigrazinea zine zikloan.
Lehengo ostiralean jarri zuten aurreneko pelikula, eta gaur eta gaur zortzi beste pelikula bana ikusteko au­kera izango da, debalde, 19:00etan Sandiusterrin.

‘Fatima’, gaurkoan
Frantziara joandako emaku­me arabiarra izango da gaur­ko filmeko protagonista. Hainbat arazorekin egingo du topo; tartean, komunikatzeko zailtasunarekin. Horrela, ara­bia­rrez idazten hasiko da, bere ala­bei esan ahal izateko, fran­tsesez esan ezin dituenak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!