Bosgarren urtez, martxan da aurten ere Bizilagunak egitasmoa, Amher eta Sos Arrazakeriak sustatuta. Igande honetan egingo dira bazkariak Gipuzkoa osoan, kanpotik etorritako eta bertako familiak bilduko dituenak; baita Hernanin ere.
Plazan, zita
Urtetik urtera, gero eta gehiago dira Hernanin egitasmoan parte hartzen duten herritarrak. Aurreneko urtean 24 familiak eman zuten izena; aurten, 62k. Era berean, 10 taldetan antolatuta, 70 bat gaztek ere hartuko dute parte.
Guztiak elkar ezagutzeko, bazkaltzera joan aurretik, 13:00ean jarri dute zita, igandean Plazan. Unai Agirre bertsolariaren agurra entzuteko.