Argazkien bueltan gaur, Mendizale Astea

Kronika - Erredakzioa 2016ko aza. 11a, 01:00

Argazkiak izango dira gaur protagonista Biterin, Mendiriz Mendik antolatutako Mendi­za­le Asteari bukaera emateko.
Arratsaldeko 18:00etan ha­si­ta, gaztetxoen irteeretako  argazki bilduma berezia ikusi eta dominak banatuko dira. Segidan, XXXVII. Argazki Digi­talen Lehiaketako argazkiak ikusi eta sariak banatuko dira. Bukatzeko, elkarteak urtean zehar egindako irteeretako emanaldia izango da.

Bazkide eguna, hilaren 20an
Asteari bukaera gaur emango bazaio ere, bazkide eguna geratuko zaie oraindik, la­gu­nartean eta mendian goza­tzeko. Hilaren 20an mendi irteera egingo dute, Imotz haranean barrena; Herrien arteko xendak, deitu diote ibilbideari.

Paraje eta esperientzia bereziak, aste osoan
Lau hitzaldi izan dira orain arte Mendizale Astearen ba­rruan. Batetik, Aloña Mendi es­peleologia taldeko Santiago Ugar­te izan zen Urzulo koba­zu­loari buruzko dokumentala aur­kez­ten. Bestetik, Koldo Zu­bi­za­­rretak, Ainhoa Perez De Nan­claresekin Asian barrena bizi­kletan egindako bidaia eka­rri zuen gogora. Here­ne­gun, be­rriz, Ekaitz Maizek azaldu zu­en Thalay Sagar, Hi­ma­la­ya­ko mendian gora bide be­rriari nola ekin zioten. Az­ke­nik, atzo, Iñaki Sanz-Azkue izan zen Biterin, Do­be­rak eta Aran­zadik egindako Burbunak eta Etsayak dokumentala aurkezten.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!