Gipuzkoako Txapelketa sorpresa ederrak ematen ari da Hernaniko pelotarien artean, baina ez dira denak onak. Kadeteetan, Salaberriak eta Zugastik 22-9 irabazi zuten azpeitiarren kontra, eta ondorioz, finala jokatuko dute igandean Oiartzunen, OIarpekoen kontra. Seniorretan ere, finalera pasatzea lortu dute Aizpitartek eta Arrietak, Aurrera Tolosako bikoteari 22 eta 11 irabazita; larunbatean dute finala, Idiazabalen, Pagazpekoen kontra. Albiste tristea ere, ordea, seniorretan iritsi da. Urkizu eta Labakak 22 eta 14 galdu zuten Aurrera Tolosakoen kontra, eta ondorioz, aurreneko mailatik bigarrenera jaitsiko dira. Sailkapen fasean erakutsitako irregulartasunak ondorio txarrak ekarri dizkie.