Podiumetik podiumera

Kronika - Erredakzioa 2016ko aza. 10a, 01:00

Emaitza politak izan dira aste­b­uruan, hernaniarren­tzat. La­run­batean Larra­men­diko krossean izan zen Iñigo Beldarrain, Tolosan, eta aurreneko postua lortu zuen, 5 kilometroak 17.08ko denboran eginda. 
Igandean, berriz, klubeko 10 alebin eta infantilek hasi zuten den­boraldia, Zarautzen;  Ama­iur Velezek bigarren egin zuen.

Argazkia, Behobia aurretik
Igande honetan, berriz, ia 200 korrikalari hernaniarrek hartuko dute parte Behobia-Donosita lasterketan. Her­na­nitik abiatu baino lehen taldeko argazkia ateratzeko zita jarri du Kronikak, 07:50etan, atletismo pistan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!