Azaroaren 10a izaten da, Oroimenaren Eguna, eta bailarako Elkarbizi taldeak Andoainen egingo du ekitaldia, arratsaldean. Herritar guztiei parte hartzeko deialdia egin die.
Biktimak gogoan
Hitzordua gaur arratsaldeko 19:30etan jarri dute, Andoaingo Lopez de la Calle parkean dagoen Askatasunari eskulturaren aurrean, «indarkeriaren biktimak gogoratzeko».