2017ko Inauteriak iragartzeko kartel lehiaketa jarri du martxan, beste behin, Udalak. Lanak abenduaren 1era arte aurkeztu daitezke, 18:00etatik 20:00etarako tartean, Biterin.
Edozein motatakoak
Edonork hartu dezake parte lehiaketan eta edozein kolore eta modalitate artistiko erabili daiteke kartelak egiteko. Baldintzak dira, Hernaniko Inauteriak 2017 izenburua edukitzea; paperean eta kartoi-lumazko euskarrian egitea, 38zm x 44zm-ko neurrian; eta formatu digitalean ere entregatzea, 3000ppp*ko erresoluzioan eta CMYK koloretan.