Kirol-jardueretarako, diru-laguntzak

Kronika - Erredakzioa 2016ko aza. 13a, 01:00

Diru-laguntza deialdia ireki du Udalak, 2015-2016 denboraldian kirol programa eta jarduerak antolatu dituzten irabazi asmorik gabeko klubei zuzenduak. Iragarkia azaroaren 10eko GAOn argitaratu zen, eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, 15 egun naturaleko epea dago eskaerak egiteko. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!