Txapelaren bila, nagusi eta kadeteak

Kronika - Erredakzioa 2016ko aza. 12a, 01:00

Gipuzkoako Txapelketaren finala jokatuko dute, asteburu honetan, bi bikote hernaniarrek. Nagusietan, Ioritz Arrieta ariko da, Paul Ojuelekin edo Eneko Labakarekin; gaur 11:00etan Idiazabalen. Reunion irletan dira bi atzelari titularrak, Aizpitarte eta Lizeaga, eta Labakak juxtu xamar dauzka eskuak. Beraz, litekeena da bi aurrelari aritzea. Aurrean, Santxo eta Gorrotxategi izango dituzte. Eta kadeteetan, Tolosan ariko dira bihar, 10:00etan, Xabier Salaberria eta Oihan Zugasti, Oiarpeko Aburuza eta Salaberriaren kontra. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!