Euskerazko esketx lehiaketa, gazteentzat

Kronika - Erredakzioa 2016ko aza. 9a, 01:00

Buruntzaldeko Udalek martxan jarri dute berriro ere Motxian Eby, euskerazko esketx lehiaketa. Azaroaren 18ra arteko epea dago lanak bidaltzeko, whatsapp bidez 608 170 384 telefono zenbakira edo email bidez, kaixo@mo­txianeby.eus helbidera.

300, 200 eta 50 euroko sariak
Lehiaketan 12 eta 16 urte bi­tarteko gazteek hartu dezakete parte, eta euskeraz egindako minutu inguruko lanak egin beharko dituzte.
Esketxak grabatzeko Stop Motion edota Meme teknikak erabili behar dira, eta edozein gailu erabili daiteke: telefono mugikorra, bideo kamara, tableta, argazki makina...
Lanek euskerazko audio mintzatua izan beharko dute, eta abesti edo doinuren bat erabiltzekotan, Creative Commons lizentzia daukana edo euskeraz abesten duen Euskal Herriko talde batena izan beharko du.
Hiru sari banatuko dira; 300 eurokoa, epaimahaiak emana; 200 eurokoa, internet bidezko boto gehien lortzen dituena; eta herri bakoitzeko lan onenarentzako 50 eurokoa. Informazio gehiago: www.motxianeby.eus.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!