Bide berri bat egiteko asmoarekin abiatu ziren Txus, Alex, Felix, Adrian, Daniel eta Ekaitz, Himalayako hormarik erakargarrienean gora; 6.904 metroko Thalay Sagar horman gora, iparrera ematen duen aldetik.
Gaur arratsaldeko 19:30etan, bide berri horri ekiteko kontuan hartu zituzten gakoen berri emango dute Biterin, Mendiriz Mendik aste osoan zehar antolatu duen Mendizale Astearen bueltan.
‘Burbunak eta Etsayak’, bihar
Ekitaldi gehiago ere izango dira, datozen egunetan. Bihar, ordu berean, Doberak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak sortutako Burbunak eta Etsayak dokumentala ikusteko aukera izango da, Hernaniko natura eta ahozko ondareari lotuta.