Sinadurak biltzeko, festa

Kronika - Erredakzioa 2016ko aza. 9a, 01:00

Atzerako zenbaketa martxan jarri nahi du BagaGiltza herri pla­taformak, larunbatean; uda­berrian egin nahi dute era­bakitzeko eskubidearen in­gu­ruko herri galdeketa, eta ho­rri keinu bat egiteko asmoz, Udaberri Festa antolatu dute.

500 sinadura, baietz
Galdeketa egin ahal izateko, Hernanin 1.700 sinadura bildu behar dira, eta Astigarragan, 500. Larunbateko Udaberri Fes­tan emango zaio hasiera bil­keta kanpainari, eta 500 her­naniarrek eta 100 as­ti­gar­ta­rrek sinatzea lortu nahi du­te. Argazkiak egin eta sare so­zialetan #sinatukodut hashta­garekin partekatzeko edo ba­gagiltza@gmail.com helbi­de­ra bidaltzeko deia ere egin dute.
Festa Atsegindegin egingo da, 16:30etan hasita: ondo pa­satzeko denetik izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!