Punturik gabe atera ziren futbolari astigartarrak igandean Zarkumendegiko zelaitik, Urnietako mutilek 0-2 irabazi ondoren. Jarraian galtzen duten hirugarren partidua izan zen.
Hasiera txukuna
Baloia alde batera eta bestera eramanez, eta bidetik galtzen zirenak berreskuratuz hasi zuten norgehiagoka. Urnietarren presiopetik aldentzea ere lortu zuten, gola sartzeko aukera izan zuten arte. Ezin izan zuten gola gauzatu, eta Gutik gehiegi gurutzatutako baloi baten ondoren, kanpotarrek presioa igotzea eta arrisku haundiak sortzea lortu zuten. Orduan, sartu zuen Urnietak aurreneko gola, falta zuzen baten ondorioz, egindako jaurtiketa ikaragarriaren emaitza bezala.
Aurkariak lasai, bigarren zatian
Jokoa ez zen ona izan bigarren zatian ere. Orduan, erosotasuna lortu zuten urnietarrek, eta moreen defentsaren akats batetaz baliatu ziren bigarren gola sartzeko. Aldaketen bitartez, erdigunea indartu zuen Mundarrok, baita markagailua murrizteko aukera izan ere, baina ez zuten lortu.