Tailerra eta argazkia, larunbatean

Kronika - Erredakzioa 2016ko aza. 9a, 01:00

100 TA 100... 200 ordu euskaraz ekimena jarri dute martxan Astigarragako hain­bat taldek euskararen eguna­ren bueltan. Astebetez eus­kera hutsez bizitzeko espe­rientzia pertsonala gauza­tzeko egitas­moa izango da, azaroaren 26tik abenduaren 3ra arte luzatuko dena. Hiztunek eta hizkideek har­tuko dute parte, eta erronkari begira, hiztunak prestatzeko asmoz tailer bat egingo dute larunbat honetan, goizeko 09:30etatik 13:30etara. 
Denak bildu direla aprobe­txa­tuz, tailerra bukatuta egi­tas­moa aurkeztuko dute, eta ondoren, argazki erraldoia aterako dute parte-hartzaile guztiekin. Horretarako, herri­tarrak deitu dituzte, berta­ratzera. yy

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!