Kalejiran Hernanira, Udaberri Festan parte hartzera

Kronika - Erredakzioa 2016ko aza. 9a, 01:00

Herri galdeketa egingo dute  2017ko udaberrian Astigarra­ga eta Hernanin, BagaGiltza herri plataformak antolatuta.   Eta atzera kontakeri hasiera berezia emateko, Udaberri Festa antolatu dute larunbat honetan, Hernanin. Arra­tsal­deko 16:30etatik aurrera izan­go da Atsegindegin (az­ken mo­mentuko aldaketa ba­ten ondorioz).

Astigartarrek, ordea, lehe­na­go izango dute hitzordua. Arratsaldeko 15:30etan elkar­tuko dira Joseba Barandiaran plazan, eta bertatik Herna­nirantz abiatuko dira oinez, trikitilari, pandero-jole eta dultzaineroen laguntzaz. 
Er­go­bian geldialditxoa egin ondoren, 16:30ak aldera iritsiko dira Udaberri Festara, eta ongietorri berezia egingo diete hernaniarrek.

100 sinadura biltzea, erronka
Dantza, musika, kirola, jola­sak eta beste ekintzen artean, ekitaldi nagusia izan­go da Uda­­berri Festaren ar­datza. Bertan iragarriko dute noiz egin­go den herri galde­keta bi herrietan. Eta orduan hasiko dira, baita ere, sinadurak bil­tzen. 
Astigarragako erroldaren %10a behar dute galdeketa antolatzeko, hau da, 500 asti­ga­rtarrek sinatzea. Eta ez dute nolanahi hasi nahi, erron­­­ka jarri dio­te beraien bu­ruari: baietz Udaberri Fes­ta­ren aurreneko asteburu ho­rre­tan 100 sinadura bildu!

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!