Memoriaren Egunera atxikitu zen Astigarragako Udala iaz, Eusko Jaurlaritzaren gonbidapenari erantzunez, eta berriz ere, konpromezu honi jarraitzeko asmoa azaldu dute: «aurten ere, gobernu honek azaroaren 10a, biktima guztien oroimenerako eguna izatea nahi du». Horregatik, 15 minutuko kontzentrazioa deitu du biharko; eguerdiko 12:00etan jarri dute zita, eta ondoren, biktimen familiei lore eskaintza egingo zaiela jakinarazi dute.
Horrez gain, Udalak azaldu duenez, Astigarragako bandera haga-erdian izango da egun guztian.
Bestalde, adierazi du: «omenaldia Udal Gobernu honek oroitzapenerako proiektuak eta memoriaren inguruan egitasmoak martxan jartzeko duen konpromezuarekin bat dator».
Lau biktima, Astigarragan
Udalak gogorarazi du Eusko Jaurlaritzak iaz banatutako txostenean, Euskal kasuan izandako bizitzeko eskubidearen aurkako urraketen argazkiak, herriz herri (1960-2015) zelakoan, Astigarragako lau biktima jasotzen dituela: Joseba Barandiaran, 1978an poliziak su-armaz hildakoa; Tomas Alba, 1979an GAE eta BVEek tirokatu zutena; Bixente Perurena, GALek tiroz hil zuena (1984); eta Agustin Irazustabarrena, 1985ean GALek su-armaz hil zuena.