Pausokaren aldeko zunba festa, igandean

Kronika - Erredakzioa 2016ko aza. 8a, 01:00

Bost irakasleren gidaritzapean, Zunba egiteko aukera izango da igande goizean, Atsegindegin. Biltzen den dirua Pausoka elkartea la­gun­tzeko izango da; behar bereziak dauzkaten umeen guraso elkarterako, hain zuzen.
Parte hartzeko txartelak salgai daude, dagoeneko.

Umeek, debalde; helduek, 10 eurotan
Virginia, Itziar, Pamela, Su­sa­na eta Irati izango dira igande goizeko zunba saioa gidatuko dutenak.
Goizeko 10:00etatik 10:30e­ta­rako tartea umeentzako izan­go da, debalde, eta 11:00e­tatik 13:00etarako tartea, be­rriz, helduentzako. Hauek, 10 euroko txartela erosi behar dute parte hartzeko. Salgai daude Urnietako Bety Beauty dendan, Andoaingo Maiton tabernan, 637 463 320 telefonoan (Adriana) edo Eureka Dance dantza eskolan (943 57 78 80). 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!