Toki komunikabideen erronkak aztergai, jardunaldi irekietan

Kronika - Erredakzioa 2016ko aza. 8a, 01:00

Ia bost urte bete dira Kro­ni­kak, beste 20 komunikabiderekin batera, Tokikom, toki komunikabideen bateragunea sortu zuela, komunikabide txikion panoramoa sendotzeko asmoz. Hori ospatzeko, To­ki­kom Jardunaldiak antolatu dira astelehenerako. Arrasa­te­ko Garaia Berrikuntza Gune­an izango dira, goizeko 09:00etatik bazkalordura arte; bazkaria ere izango da, nahi dutenentzat. Izenematea bi­har bukatuko da: http://toki­kom.e­us/jardu­nal­diak. Beste­ak beste, hainbat adituk aztertuko dituzte toki komunikabideon erronkak eta euskeraren transmisio katean betetzen dugun papera. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!