Mahai-inguru irekia gaur, bizikidetzaren alde

Kronika - Erredakzioa 2016ko aza. 8a, 01:00

Duela bi urte hasi zen el­kartzen 10 laguneko talde bat Hernanin, «ibilbide per­tsonal, jatorri ideologiko eta ikuspegi desberdinetako herritar mul­tzo bat», eta gaur, 19:00etan, mahai-inguru irekia deitu dute, Errioguarda-enea jate­txean, bi urte hauetan lan­dutakoaren berri emateko.

«Herritarren iritzi eta kezkak ezagutu nahi ditugu»
Talde honen helburua izan da «desberdinak garenon arteko bizikidetzak dakarzkien erron­kak partekatu eta Her­na­nin ekarpen bat egiteko au­kerak aztertzea», azaldu dute.
Bide horretan, «10 herri­tarrok orain arte bizitutako elkarrizketa prozesuaren be­rri» eman nahi dute gaurkoan, eta horregatik antolatu dute mahai-ingurua. Baina ho­rrekin batean, «hurbiltzen diren Hernaniko herritarren iritzi eta kezkak ere ezagutu» nahi dituztela adierazi dute.
Hori horrela, «Hernaniko herritar guztiei gonbidapena luzatu» diete, gaurko. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!