Urzulo kobazuloko ustekabea, Mendizale Asteari hasiera emateko

Kronika - Erredakzioa 2016ko aza. 7a, 01:00

Hernanin  nabaria da mendiarekiko dagoen zaletasuna, eta hori ondo daki Mendiriz Mendi elkarteak. Urtean zehar hainbat ekimen antolatzen dituzte, tartean, hilero heldu zein umeekin egiten dituzten irteerak. Eta urteroko hitzordu garrantzitsu horietako bat izaten da Mendizale Astea. Normalean elkartean ibiltzen direnez gain, herritar ugari animatzen baita hi­tzaldiak entzutera.
Gaur hasi eta igandean bukatuko da Mendizale Astea. Aurreneko lau egunetan hi­tzaldi-aurkezpenak antolatu dituzte. Gaurkoan Aloña Men­di espeleologia taldea gonbidatu dute. Biterin kontatuko dute, besteak beste, Urzulo kobazuloan aurkitutako ustekabea: sifoi txiki bati esker, kobak aurrera egiten duela konturatu ziren, eta espeleologoek aurre egin behar izan zioten erronka horri. 19:30­etan hasita, lorpen eta porrotak kontatuko dituzte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!