Aurtengo ligarengatik borroka egingo duen oilarretako bat da Alcobendas, eta Hernanik ederki asko zekien hori, Madrilerako bidea hartu aurretik. Irabaztea zaila bazen ere, bonus punturen bat lortzea zen hernaniarren helburua. Atzokoan ordea, ez bata ez bestea ez zen posible izan zan. Dehesa Boyal zelaian talde madrildarra izan zen jaun eta jabe, hasieratik bukaerara. Atsedenaldirako 21-0 ziren aurretik. Bigarren zatia hasi eta berehala alde hori haunditzen joan zen. Hernanik 51 minutuan lortu zuen ordura arteko jokaldirik onenari etekina ateratzea, Genuaren entsaioarekin: 33-5 markagailuan. Azkeneko ordu erdian lasaitu egin zuen jokoa talde madrildarrak, eta entsaio bat gehiago eginda, 38-5 bukatu zen neurketa.
Alcobendasek lider jarraitzen du, eta Hernanik, igandean Landaren jokatuko duen partidu garrantzitsuan du burua. Getxoren kontra jokatuko du, atzeko postuetako borrokan, aukari zuzena izango den taldea. Landaren, igandean, 12:00etan.