Ibilbide pertsonal, jatorri ideologiko eta ikuspegi ezberdinetako hernaniar multzo bat elkartzen hasi zen orain bi urte Errioguardaenea jatetxean. Azaldu dutenez, bizikidetza zuten helburu: «gure helburuak izan ziren anitzen arteko bizikidetzak suposatzen dizkigun erronkak partekatu eta Hernanin ekarpen bat egiteko aukerak aztertzea».
Egun hamar herritarrek osatzen dute taldea, eta orain arte bizitutako elkarrizketa prozesuaren berri eman nahi diete gainerako herritarrei. Asmo horrekin mahai ingurua antolatu dute, etzi, asteartean, arratsaldeko 19:00etan: «gure ibilbidearen berri emateaz gain, gerturatzen diren hernaniarren iritzi eta kezkak ere ezagutu nahi ditugu. Mezu honen bitartez hernaniar guztioi gonbidapena zabaldu nahi diegu».