Punturen batekin itzultzea, Hernaniren gaurko erronka

Kronika - Erredakzioa 2016ko aza. 6a, 01:00

Liderraren kontra neurtuko ditu gaur indarrak Hernanik, Madrilen. Partidu zaila dute trikoloreek aurretik, izan ere, talde madrildarra da liga irabazteko hautagaietako bat. Asko indartu dute taldea, eta momentuz emaitza onak lortzen ari dira: etxean, besteak beste, VRAC taldearen kontra irabazi du Alcobendasek.
Hortzak erakutsi bakarrik ez, zorte pixka bat ere beharko du gaur Hernanik, punturen bat lortzeko. Baja askorekin jarraitzen du, eta bonusen bat eskuratzea izango da gaurko erronka. Partidua Las Terrazasen jokatzekoa bazen ere, zelaiaren egoera txarra medio, Dehesa Boya zelaian jokatuko dute, San Sebastian de los Reyesen, 12:00etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!