etxebizitzak, lokal komertzialak, garajeak, pabiloi industrialak... Gipuzkoako Foru Aldundiak ondasun higiezinen balio katastrala eguneratu du aurten. Azaldu dutenez, herritar guztiei gutun bat bidaliko die jabetzan duten ondasun higiezinaren balio berria jakinarazteko. Era berean, informazioa eman eta errekurtsoak aurkezteko bideak jarriko ditu.
Herritarrei guztia errazte aldera, Udalak prentsa oharrean azaldu duenez, Udalak baliabide pertsonalak zein teknikoak jarri ditu herritarrei informazioa eman eta zalantzak argitzeko; eta behar izanez gero, errekurtsoak Foru Aldundira bideratzeko.
Hori horrela, herritarrak Diputazioaren gutuna jasotzen duenean, egiaztatu beharko dugu bertan azaltzen diren datuak bat datozela eskrituretan azaltzen direnekin: titularrak, kotitularrak, helbidea, azalera, erabilera... Bat ez badatoz, Udalen kontsulta egin ahal izango du azaroaren 30a arte; eskriturak eraman behar dira horretarako.
Udalak bi aukera jarri ditu: HHZ bulegoan, astez, 08:00-14:00 ordutegian; edo Errenta Sailean, ordutegi berean. Telefono zentralitan luzapena ere jarriko du.
Bestalde, gogoratu dute herritarrek Udalari ordaintzen dioten zergan (OHz edo IBIa) bi kontzeptu daudela: Foru Aldundiak ezartzen duen balio katastrala eta Udalak ezartzen duen tipoa (2016ko urriaren 25ean Plenoan erabakitakoa): erresidentziala %0,194 eta industriala %0,5913.
Azkenik, argibideak eman ditu Udalak gutunean azalduko den kopuruaren inguruan: «balio katastrala besterik ez da azalduko. Ez da Udalak jartzen duen tipoa azalduko. Norbaitek kalkulua egin nahi badu, kopuru horri tipoa erantsi beharko zaio. Adibidez: 80.000x0,194= 155,2 euro».